EMIR SADER
Gure etorkizunaz jabetu gaitezen egungo humanismoa da. gure eskoletan, gure unibertsitateetan produzitutako jakintzak deusbalio du, ez badio laguntzen herriari, bere buruaz kontzientzia hartzen bizitza-subjektutzat eraikitzeko. Emir Sader
Hezkuntzaren erronkak
Gure etorkizunaz jabetu gaitezen egungo humanismoa da. gure eskoletan, gure unibertsitateetan produzitutako jakintzak deusbalio du, ez badio laguntzen herriari, bere buruaz kontzientzia hartzen bizitza-subjektutzat eraikitzeko. Emir Sader
Gogoeta bat gure lanaren inguruan egitearren, hurrengoa, esango nuke: irakaskuntza hierarkizatu baten aurrean gaude. Hain zuzen ere, curriculuma adituek egiten dute eta irakasleok egin behar dugun bakarra adituek diotena da. Bestalde, editorialek lana egina ematen digute , eta honetara guztietara, moldatzen bagara lan mekanikoa besterik ez dugu izango. Halaber, kontutan izan behar dugu administrazio zentralaren eskuz pentsatzea uzten badugu, gure jarduera automata modukoa izango dela, eta era honetan, irakasleon trebetasunak eta kritikotasuna galtzear garamatzala.
Hasteko esango nuke, hezkuntzak bereziko garrantzia duela norbanakoaren eta herri baten garapenean. Arrazoi honengatik, hezkuntzak lehentasun soziala izan behar du eta beharrezkoak dituzten baliabideak eskuratu behar ditu. Curriculuma, instituzioen bitartez, gizatalde desberdinek garaian garaiko ezagutza eta ideiak hautatu, antolatu eta transmititzea helburu duen prozesua da.
Hizkuntzak, gure identitate indibiduala eta kulturalaren barruan, ezinbesteko funtzioa betetzen duela argi izan behar dugu hezkuntzan planteatzen zaizkigun arazoei aurre egin nahi baldin badugu. GARAGORRIk X. ERRIONDOk L. eta ISASIk X. euren liburuan "Hezkuntzaren Normalkuntza"-n idatzi duten moduan, hezkuntza goitik behera aldatu beharra daukagu gizartearen beharrizanei erantzuteko. Azken batean, ditugun ereduak ( A,B,D eta Nafarroan G ereduak) ez dira asetzen euskararen beharrak ezta ikasleenak ere.
| El Tiempo :: Ayala/Aiara |