Hizkuntzaren normalkuntza
Hizkuntzak, gure identitate indibiduala eta kulturalaren barruan, ezinbesteko funtzioa betetzen duela argi izan behar dugu hezkuntzan planteatzen zaizkigun arazoei aurre egin nahi baldin badugu. GARAGORRIk X. ERRIONDOk L. eta ISASIk X. euren liburuan "Hezkuntzaren Normalkuntza"-n idatzi duten moduan, hezkuntza goitik behera aldatu beharra daukagu gizartearen beharrizanei erantzuteko. Azken batean, ditugun ereduak ( A,B,D eta Nafarroan G ereduak) ez dira asetzen euskararen beharrak ezta ikasleenak ere.
Eztabaida linguistiko hutsa baino askoz sakonagoa da. Alde horretatik, D ereduen aldeko aukera ez da izaten, soilik, eredurik euskaldunena delako, orokorrean besteak baino hobea delako baizik. Beste era batera esanda, eredu euskalduna hobea bada, euskaraz izateaz gain, beste berezitasun erakargarriak dituelako da. Ikasmateriala izan, irakasleria izan, gurasoen esku hartzea izan, motibazioa izan edo harreman bereziak izan.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home