ESKOLA ANTOLAKUNTZA

Hezkuntzaren erronkak

viernes, diciembre 22

Hezitzaileen formakuntza

Gogoeta bat gure lanaren inguruan egitearren, hurrengoa, esango nuke: irakaskuntza hierarkizatu baten aurrean gaude. Hain zuzen ere, curriculuma adituek egiten dute eta irakasleok egin behar dugun bakarra adituek diotena da. Bestalde, editorialek lana egina ematen digute , eta honetara guztietara, moldatzen bagara lan mekanikoa besterik ez dugu izango. Halaber, kontutan izan behar dugu administrazio zentralaren eskuz pentsatzea uzten badugu, gure jarduera automata modukoa izango dela, eta era honetan, irakasleon trebetasunak eta kritikotasuna galtzear garamatzala.
Hau guztia ezezik , hain aldakorra den bizi garen garai honetan, hezitzaileen funtzioa ere ezin da ulertu teknikari huts bezalakoa. Are gehiago, gure formakuntza dinamikoa izan behar da, etengabekoa. Hau dela bide, ezagutza ez da, jadanik, transmisio prozesu baten barruan ulertzen, baizik eta, auto-ezagutza eraiki beharra dago araketa aktibo baten bidez.


El Tiempo :: Ayala/Aiara

  • BENEDICTO
  • MARIA SOLIÑA



    NOSA SEÑORA DA GUÍA





    Hiperloturak