Kultur aniztasuna hezkuntzan
Gauden aro berri honetan, estatuetatik egitura handiagoetara pasatzen ari gara; Euskal Herriaren kasuan, Europako antolaketaren barruan kokatuta aurkitzen gara.
Honi guztiari, gehitu behar diogu jendea lurralde batetik bestera aldatzea oso ohikoa dela. Beraz; hainbat hizkuntza, kultura, pentsaera eta sinesmen gero eta nahastuago daude. Eta eskolaren eguneroko lanean aniztasuna, errespetua eta elkarbizitzarako prestaketa lantzen ari da curriculumaren bitartez.
Honela horrela, zelan berma dezakegu, zirriborro honen barruan, EHko nortasuna?
Estatuak indargabetzen ari diren honetan, Euskal Herria bezalako herriek lekukoa hartu behar dute . Azken finean, Euskal Herria herri modernoa izan arren, Europako herririk zaharrenetakoa da. Eta kontuan hartu behar da, berriz ere, hezkuntza sistema identitatearen sortzaile garrantzitsua dela eta, honek, gizabanakoaren garapenean eragin handia daukala. Batez ere, gizataldeen hizkuntza eta kultura erreproduzitzen dituelako.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home