Euskal hezkuntzaren gabeziak
Oraingo honetan, hezkuntzaren kultur identitatearen gabeziak zehazteko, Begoña Bilbaok idatzi duen artikulu batetik hautatutako kontzeptu batzuk plazaratu nahi dizuet:
- Erdal herrietan sortutako testu liburuetan aipatzen da Euskal Herria, baina izenez, ez izanez, izaera autonomikoa eta estatala jartzen diote eta.
- Euskara ez da ehuneko ehunean Euskal Herriaren testuinguruan kokatzen, sarritan estatuko hizkuntzen artekoa da, edo erkidegoko mugetan geratzen da. Nafarroan eta Iparraldean estatuko hizkuntza da ia erreferentzia bakarra.
- Euskal Herriaren izaera azalekoena lantzeko joera gero eta handiagoa da. Paisaia, jaiak, kirolak eta gastronomiako gaiek, hau da, Euskal Herriko tasunetatik orokorrenek, gora egin dute testuliburuetan.
- Testu liburuetako presentzian nortasunari eta identitateari lotuen dauden ezaugarriek behera egin dute, hala hizkuntzak nola pertsonaiak edo mitologiak.
-Hau horrela izanik, Euskal Herriko neska-mutilek, hala Iparraldean nola Hegoaldean, ezin dezakete euskararen lurralde osoa errealitate adierazgarritzat jaso testuliburuetan.
-Finean, euskara diglosian kokatuko da, eta baita herri honen kultura guztia ere.
Honi guztiari, gehituko nioke Paulo Iztuetaren esanetan, gaur egungo testu liburuak aztertuta, % 11n soilik agertzen dela Euskal Herriko ikuspegia.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home