
Eskolako arazoak aztertzerakoan agertzen zaigun lehenengoa
eskola boterearen tresna moduan dugu. Hain zuzen ere, botereak bere
politika justifikatzeko eta nahi duen gizarte mota sortzeko
erabiltzen du eskola.
Arazo honetatik abiatuz, beste ikuspuntu bat dugu ulertzeko Euskal gizarteak duen konplexutasuna. Halaber, ezin dugu ahaztu
eskola gizartearen zati bat izanik, honetan ere,
konplexutasun bera ispilatzen dela.