EMIR SADER
Gure etorkizunaz jabetu gaitezen egungo humanismoa da. gure eskoletan, gure unibertsitateetan produzitutako jakintzak deusbalio du, ez badio laguntzen herriari, bere buruaz kontzientzia hartzen bizitza-subjektutzat eraikitzeko. Emir Sader
Hezkuntzaren erronkak
Gure etorkizunaz jabetu gaitezen egungo humanismoa da. gure eskoletan, gure unibertsitateetan produzitutako jakintzak deusbalio du, ez badio laguntzen herriari, bere buruaz kontzientzia hartzen bizitza-subjektutzat eraikitzeko. Emir Sader

Aurreko postan aipatutako profesionalen etengabeko formakuntza horretan, baliabiderik garrantzitsuena Informazio eta Komunikazio Teknologiak ditugu. Carlos Castañosek, Elearning2 biltzarrean, azaldu digun bezala IKT honen barruan formakuntza mota hau LLL moduan ulertzen dugu.Gogoeta bat gure lanaren inguruan egitearren, hurrengoa, esango nuke: irakaskuntza hierarkizatu baten aurrean gaude. Hain zuzen ere, curriculuma adituek egiten dute eta irakasleok egin behar dugun bakarra adituek diotena da. Bestalde, editorialek lana egina ematen digute , eta honetara guztietara, moldatzen bagara lan mekanikoa besterik ez dugu izango. Halaber, kontutan izan behar dugu administrazio zentralaren eskuz pentsatzea uzten badugu, gure jarduera automata modukoa izango dela, eta era honetan, irakasleon trebetasunak eta kritikotasuna galtzear garamatzala.
Izenburu honekin, gure Euskal gizarterako (eta horren barruan hezkuntzarako) garrantzi handiko tesia dugu. Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Pérezen eskuz Euskal Herriko hezkuntzaren azterketa sakona heltzen zaigu. Honetan, argi eta garbi, azaltzen zaizkigun antolaketa politikoari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiola testu liburuetan, Euskal Herriaren ikuspegi soziokulturala indarra galtzen ari den bitartean.Hasteko esango nuke, hezkuntzak bereziko garrantzia duela norbanakoaren eta herri baten garapenean. Arrazoi honengatik, hezkuntzak lehentasun soziala izan behar du eta beharrezkoak dituzten baliabideak eskuratu behar ditu. Curriculuma, instituzioen bitartez, gizatalde desberdinek garaian garaiko ezagutza eta ideiak hautatu, antolatu eta transmititzea helburu duen prozesua da.
Nolako gizartean bizi gara? Nolakoa izatea nahi dugu etorkizunean? Nolako balio eta hastapen etikoei eman nahi zaie lehentasuna?. Galdera hauen erantzunak garrantzi handikoa du herrialde guztietan, baina, bereziki gurea bezalako kultur esparru gutxiagotuetan kokatzen diren herrientzat. Preseski, gure kulturaren iraupena eta berrikuntza, neurri handi batean, eskolaren bidez ziurtatzen den oinarrizko kultura komun horren baitan baitago.
Aldaketa handiak gertatzen ari dira azken hamarkadetan munduan eta EHn. Aro berrian sartzen ari gara, industria arotik ezagutza arora pasatzen ari gara. Esan beharra dago, globalizazioaren ondorioz erronka berriak agertu zaizkigu(migrazioa, teknologia berriak, informazio saturazioa...). Halaber, familiaren tipologia eta ikastetxeekiko
harremanak aldatzen dira, eta ondo dakigunez, baita hezitzaileen zereginak eta formazioa ere.Hizkuntzak, gure identitate indibiduala eta kulturalaren barruan, ezinbesteko funtzioa betetzen duela argi izan behar dugu hezkuntzan planteatzen zaizkigun arazoei aurre egin nahi baldin badugu. GARAGORRIk X. ERRIONDOk L. eta ISASIk X. euren liburuan "Hezkuntzaren Normalkuntza"-n idatzi duten moduan, hezkuntza goitik behera aldatu beharra daukagu gizartearen beharrizanei erantzuteko. Azken batean, ditugun ereduak ( A,B,D eta Nafarroan G ereduak) ez dira asetzen euskararen beharrak ezta ikasleenak ere.

Dakigun moduan, eskolako zereginaren %80a Espainiar estatuak antolatzen du. Honek ekartzen zaizkigun arazoen artean tokiko identitatea eta gure kultura bermatzen ez direla ditugu. Bitakora honetan arazoak plazaratzen eta dauden irtenbideen artean egokienak iruditzen zaizkidanak bilatzen saiatuko naiz.
Eskolako arazoak aztertzerakoan agertzen zaigun lehenengoa eskola boterearen tresna moduan dugu. Hain zuzen ere, botereak bere politika justifikatzeko eta nahi duen gizarte mota sortzeko erabiltzen du eskola.| El Tiempo :: Ayala/Aiara |